ARGIZTAPEN PUBLIKOAREN ETA ERAIKINEN ENERGIA AUDITORIAK. UDAL ENERGIA PLANA


Argiztapen publikoaren eta eraikinen energia auditoriak egiten doguz, dagokion Energia Eraginkortasun Ziurtagiria (EPE) emanez. Epe ertaineko udal energia planak garatzen doguz, energia eraginkortasunaren hobekuntzak lortzeko, ekintza planen ezarpena eta jarraipena eginez.

ENERGIA KONTABILITATEA ETA KONTSUMOEN MONITORIZAZIOA​



Energiaren kontratazioa hobetzen dogu, elektrizitatearen, berogailuen eta ibilgailu flotaren kontsumoa monitorizatuz.  

 Kontratatutako potentziaren optimizazioa elektrizitate fakturetan. Energia kontsumoaren hileko jarraipena, desbideratze alertak eta adierazle nagusien laburpena.


ENERGIA ERAGINKORTASUN PROIEKTU INTEGRALEN GARAPENA​



Energia eraginkortasuneko proiektu integralak egiten doguz, besteak beste, argiztapen publikoa, Energia Zerbitzu Enpresak (ESE), barne argiztapena, tentsio baxuko proiektu elektrikoak, proiektu fotovoltaikoak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko estazioak, proiektu aerotermikoak, etab.
Lizitazioetarako zehaztapen teknikoak prestatzen doguz, obraren kudeaketa, eta segurtasun eta osasun koordinazioa.


ERAKUNDE PUBLIKO ETA PRIBATUEN DIRU-LAGUNTZEN TRAMITAZIOA


Energia-eraginkortasunerako proiektuetan dirulaguntza jasotzeko dokumentazio tekniko guztia prestatzen dogu, hala nola DFB, EVE, MOVES, PREE 5000, DUS 5000, IDAE, etab.

 


TENTSIO BAXUKO INSTALAZIOEN LEGEZTAPENA



Tentsio baxuko instalazio elektrikoen legeztatzea, proiektuen garapena, Kontrol Erakunde Baimenduen (OCA) kudeaketa, segurtasun elektrikoko ziurtagirien tramitazioa, eta energia-eraginkortasuneko ziurtagiriak (CEE) ematea.


LUX ETA ARGI-KUTSADUREN NEURKETA



Ibilgailu homologatu baten bidez lux neurketak egiten ditugu, puntu beltzak edo gehiegi argiztatutako eremuak detektatzeko. Argi-kutsaduraren neurketak, kutsadura handiena daukien eremuak identifikatzeko, eta araudia betetzeko beharrezko diren ekintzak egiteko.​

Gugan konfiantza dabe​